Inicio / C Graduak / Administrazioa y Finantzak -3.maila – C Gradua

Administrazioa y Finantzak -3.maila – C Gradua


Ziurtagiri profesional honen konpetentzia orokorra zuzendaritzari eta beste sail batzuei administrazio- eta dokumentu-funtzioan laguntzea da, indarrean dagoen araudia eta kalitatea kudeatzeko protokoloak aplikatuta, bezeroaren edo erabiltzailearen gogobetetasuna ziurtatzeko, eta laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko arauen arabera jardunez.

CP1:  ZUZENDARITZARAKO LAGUNTZA ADMINISTRAZIO ETA MERKATARITZA KUDEAKETAN.  

3.mailako ziurtagiri profesionala – C Gradua

 

Módulo Profesional Horas-total
Dokumentazio juridikoaren  eta empresa-dokumentazioaren kudeaketa 100
Bulegotika eta informazioaren prozesua 231
Merkataritza-jardueraren prozesu integrala 231
Komunikazioa eta bezeroarentzako arreta 198
Lan arriskuen prebentzioa 30
Orduak guztira 790

 

Profesional honek edozein enpresa edo entitate pribatu edo publikotako administrazio-, merkataritza- edo arreta-zentro, bulego eta -sailetan egiten du lan, ekoizpen-sektore guztietan

Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:

  • Zuzendaritzako laguntzaileak.
  • Laguntzaile pertsonalak.
  • Zuzendaritza-idazkariak.
  • Bulegoetako laguntzaileak.
  • Laguntzaile juridikoak.
  • Administrazioetako eta organismo publikoetako administrariak.
  • Bulegoko administrariak.
  • Merkataritza-administrariak.
  • Bezeroari arreta emateko arduradunak.
  • Aholkularitza juridiko, kontulari, fiskal edo gestorietako administrariak.

Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:

  • Beste C gradu bat (ziurtagiri profesionala)
  • Ziurtagiri honekin erlazionatuta dagoen Goi Mailako Lanbide Heziketako D Gradua

 

  • Informazio- eta artxibo-sistemak administratzea, euskarri konbentzionalean eta informatikoan, segurtasun-baldintzetan eta kontrol-neurriak ezarrita.
  • Espedienteak eta dokumentazio juridikoa eta enpresa-dokumentazioa kudeatzea eta eskatutako epean eta moduan aurkeztea erakunde eta administrazio publikoen aurrean.
  • Dokumentuen eta txostenen aurkezpenak egitea, testuak, datuak eta grafikoak integratuta, eta aplikazio informatikoak erabilita.
  • Enpresaren merkataritza-, finantza-, kontabilitate- eta zerga-arloetako oinarrizko administrazio-zereginak egitea, prozesu horien ikuspegi global eta integratzailearekin.
  • Administrazio-eremuan bezeroarenganako/erabiltzailearenganako arreta garatzea eta egiaztatzea, ezarritako kalitate-mailak ziurtatuz eta enpresaren/erakundearen irizpide etikoetara eta irudi-irizpideetara egokituz.
  • Barneko edo kanpoko dokumentuak eta komunikazioak izapidetzea enpresaren informazio-zirkuituetan.
  • Dokumentuak eta komunikazioak egitea, jasotako aginduetatik, lortutako informaziotik eta/edo hautemandako premietatik abiatuta.
  • Hainbat motatako enpresen administrazio- edo kudeaketa-beharrak detektatzea, eskura dagoen informazioaren eta ingurunearen analisitik abiatuta.
  • Esku hartzen duen administrazio-prozesuen eraginkortasuna hobetzera bideratutako jarduera-ildoak proposatzea.
  • Merkataritza-prozesuen administrazio-kudeaketa egitea, dokumentazio-lanak eta hornitzaileekin negoziatzeko eta bezeroarekiko aholkularitza eta harremanetarako jarduerak eginez.
    Lan-jarduerako aldaketa teknologikoek eta antolamendukoek eragindako lan-egoera berrietara egokitzea.
  • Bere mailari dagozkion zereginak autonomiaz eta erantzukizunez betetzea, banaka edo lantalde bateko kide gisa.
  • Eraginkortasunez komunikatzea, bere lan-esparruan esku hartzen duten pertsonen autonomia eta konpetentzia errespetatuz.
  • Kalitate-arauak, irisgarritasun unibertsalekoak eta beren jarduera profesionalari eragiten dioten pertsona guztientzako diseinukoak betetzea.
  • Espiritu ekintzailearekin eta ekimen pertsonalarekin jardutea lanbide-jarduerako prozedurak hautatzean edo aplikatzean.
  • Dagokion jardueraren ondoriozko eskubideak baliatzea eta betebeharrak betetzea, indarrean dagoen legerian ezarritakoaren arabera, eta bizitza ekonomikoan, sozialean eta kulturalean aktiboki parte hartuz.

Familia: Administración y Gestión

Modelo: A (Gaztelera)

Txanda: Arratsaldez
(15:00 a 21:30 h.)

Informazioa eskatu









    To top