Aurkezpena eta historia
CIFP TARTANGA LHII Lanbide Heziketako zentro bat da, publikoa, eta historia luzea duena; hori dela eta, erreferentzi zentroa da, egun, irakaskuntza mota honetan. 1978an fundatu zen, Lanbide Heziketa herrialde osoan irakaskuntza autonomo gisa hedatzen zihoan unean.
Zentroak 15 heziketa-ziklo eta bi espezializazio-ikastaro ditu lanbide-arlo hauetan: Elektrizitatea eta Elektronika, Administrazioa eta Kudeaketa, Informatika eta Komunikazioak, Irudia eta Soinua, Osasungintza, Segurtasuna eta Ingurumena , eta Gizarte eta Kultura Zerbitzuak. Urtero 790 ikasle matrikulatzen dira prestakuntza presentzial arautuan. Ikasle kontzienteak dira, kalitatezko prestakuntza teknikoa bilatzen dute eta atzerrian praktikak eta enpresa-ideiak garatzeko aholkularitza eta lokalak eskaintzen zaizkie.
CIFP TARTANGA LHII enpresa mundura irekita dago, berrikuntza- eta esperimentazio-proiektuetan parte-hartzen du, harreman hori mantentzeko eta handitzeko baliabideak bideratzen ditu, arautu gabeko prestakuntza-ikastaroetan langile asko trebatzen ditu eta gaitasunak aitortzen laguntzen du.