Ingurumen-Osasun Aplikatua
ZP: IZURRITEAK/ORGANISMO KALTEGARRIAK KONTROLATZEKO ZERBITZUAK
2.mailako ziurtagiri profesionala- C gradua
Karraskari, molusku, , artropodo eta beste ornodun, ornogabe eta organismo kaltegarrien (hegaztiak, xilofagoak, birusak, bakterioak, onddoak, legamiak eta algak izan ezik) izurriteak kontrolatzeko produktu eta bitartekoak prestatu, garraiatu eta aplikatzea, ingurumen-babesari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia betez, bai eta bioziden erabilerari, produktu kimikoen biltegiratzeari eta garraioari eta animalien ongizateari buruzko araudia ere, kalitate-estandarrak kontuan hartuta eta betez
| Ikasgaiak | Orduak |
|
1697. Organismo kaltegarriak kontrolatzeko materialak prestatzea eta lekualdatzea.
|
99 |
|
1698. Organismo kaltegarriak, artropodoak eta karraskariak kontrolatzea.
|
264 |
|
1732. Lan arriskuen prebentzioko oinarrizko maila.
|
50 |
| GUZTIRA | 413 |
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan graduatua edo sarbiderako baliokidea
- 2. mailako ziurtagiri profesionala (C gradua)
- Gaitasun-ziurtagiria (egin beharreko eskaintzan sartutako B gradua)
- Familia bereko 1. mailako ziurtagiri profesionala
Zure jarduera besteren kontura egin ahal izango duzu izaera publiko edo pribatuko erakundeetan, tamaina ertaineko enpresetan edo mikroenpresetan izurriteak/organismo kaltegarriak kontrolatzen dituen ingurumen-osasuneko zerbitzuan, haren forma juridikoa edozein dela ere, funtzionalki eta hierarkikoki nagusi baten mende egonik. Lanbide-jarduera administrazio eskudunak arautzen du. Lanbide-jarduera garatzean, irisgarritasun unibertsalaren eta diseinu unibertsalaren edo pertsona guztientzako diseinuaren printzipioak aplikatzen dira, aplikatzekoa den araudiaren arabera.
Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
- Izurriteak kontrolatzeko bioziden aplikatzailea (desinfektatzaileak, aguizidak, zur-babesleak eta hegaztien kontrola izan ezik, horiek beste ziurtagiri espezifiko batzuetan estaltzen baitira).
- Eraikin eta lokaletako desinfektatzaile-desintsektatzailea.
- Pestizida bidezko tratamenduetako teknikaria.
- Izurriteak eta organismo kaltegarriak kontrolatzeko metodo fisikoen operadorea.
Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
- 2.mailako beste C gradu bat (ziurtagiri profesionala)
- Ziurtagiri honekin erlazionatuta dagoen Erdi Mailako Lanbide Heziketako D Gradua
Gai izango zara:
- Espazio, instalazio eta lokaletan organismo kaltegarriak kontrolatzeko beharrezkoak diren datuak biltzea.
- Organismo kaltegarriak kontrolatzeko lekuetan laginak hartzea, arduradunak ikuspuntu teknikotik diseinatutako laginketa-programari jarraituz.
- Organismo kaltegarriak ezagutzea eta horiek ezabatzeko tratamendu egokiak erlazionatzea.
- Instalazioak egokitzea, ondorengo organismo kaltegarriak deuseztatzeko tratamendua egiteko.
- Zerbitzua emateko beharrezkoak diren tresnak, ekipoak eta produktuak prestatzea eta lekualdatzea.
- Organismo kaltegarriak kontrolatzeko tratamendu biozidak aplikatzea, eta horiek kontrolatzeko datuak erregistratzea.
- Organismo kaltegarriak kontrolatzeko metodo fisikoak aplikatzea eta horiek kontrolatzeko datuak erregistratzea.
- Hondakinen prebentzioa eta kudeaketa kontrolatzea, lotutako arriskuak identifikatuta eta ezarritako plana aplikatuta.
- Produkzio-prozesuan laneko arriskuen prebentziorako eta ingurumen-babeserako protokoloak eta neurriak aplikatzea, pertsonei, lan-inguruneari eta ingurumenari kalterik ez egiteko.
- Bere lan-jardueraren aldaketa teknologikoek eta antolamendukoek eragindako lan-egoera berrietara egokitzea.
- Bere mailari dagozkion zereginak autonomiaz eta erantzukizunez betetzea, banaka edo lantalde bateko kide gisa.
- Eraginkortasunez komunikatzea, bere lan-eremuan esku hartzen duten pertsonen autonomia eta gaitasuna errespetatuz.
- Kalitateari, irisgarritasun unibertsalari eta diseinuari buruzko arauak betetzea, lanbide-jardueran eragina duten pertsona guztientzat.
- Espiritu ekintzailez eta ekimen pertsonalez jardutea bere lanbide-jardueraren prozedurak aukeratzean edo aplikatzean.
- Bere eskubideak baliatzea eta bere lanbide-jardueratik eratorritako betebeharrak betetzea, indarrean dagoen legedian ezarritakoaren arabera, bizitza ekonomikoan, sozialean eta kulturalean aktiboki parte hartuz.
Familia: Segurtasuna eta ingurumena
Modelo: A ( Gaztelera)
Txanda: Arratsaldez (15:00-21:30)
ZP: LEGIONELLA UGALTZEKO ARRISKUA DUTEN INSTALAZIOEN MANTENTZE HIGIENIKO-SANITARIOA
3.mailako ziurtagiri profesionala- C gradua
Funtzionamenduan ura erabiltzen duten, aerosolak ekoizten dituzten eta ingurunean sakabanatzen dituzten instalazioen mantentze-eragiketak, berrikuspenak eta kontrol higieniko-sanitarioak egitea da, Legionella eta beste organismo kaltegarri batzuk prebenitzeko eta kontrolatzeko, ingurumen-babesari, osasun publikoari, bioziden erabilerari, prebentzio-jardueraren plangintzari eta kalitate-estandarrei buruzko araudia betez.
| Ikasgaiak | Orduak |
|
1697. Organismo kaltegarriak kontrolatzeko materialak prestatzea eta lekualdatzea
|
99 |
|
1700. Legionella eta beste organismo kaltegarri batzuk kontrolatzea arrisku-instalazioetan
|
264 |
|
1732. Lan arriskuen prebentzioko oinarrizko maila
|
50 |
| GUZTIRA | 413 |
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan graduatua edo sarbiderako baliokidea
- 2. mailako ziurtagiri profesionala (C gradua)
- Gaitasun-ziurtagiria (egin beharreko eskaintzan sartutako B gradua)
- Familia bereko 1. mailako ziurtagiri profesionala
Besteren kontura lan egin ahalko duzu pertsona gorren, gor-itsuen, entzuteko desgaitasuna dutenen eta Espainiako zeinu-mintzairaren erabiltzaile diren komunikazio-zailtasunak dituztenen sustapenean, garapenean eta parte-hartzean, bai eta dinamizazio komunitarioan eta aukera-berdintasunaren sustapenean ere, pertsona horien kolektiboekin.
Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
- Gorren komunitatea garatzeko eragilea
- Gorren komunitatearen eragile dinamizatzailea
- Gor-itsuen komunitatea garatzeko eragilea.
- Komuniate gor-itsuaren eragile dinamizatzailea.
Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
- Beste C gradu bat (ziurtagiri profesionala)
- Ziurtagiri honekin erlazionatuta dagoen Erdi Mailako Lanbide Heziketako D Gradua
Gai izango zara:
- Legionella eta beste organismo kaltegarri batzuk ugaltzeko eta sakabanatzeko arriskua duten instalazioak egokitzea, ondoren ezabatzeko tratamendua egiteko.
- Legionella eta beste organismo kaltegarri batzuk ugaltzeko eta sakabanatzeko arriskua duten instalazioak desinfektatzea.
- Legionella eta beste organismo kaltegarri batzuk ugaltzeko arriskua duten instalazioak aldian-aldian berrikustea eta kontrolatzea.Zerbitzua emateko beharrezkoak diren tresnak, ekipoak eta produktuak prestatzea eta lekualdatzea.
- Hondakinen prebentzioa eta kudeaketa kontrolatzea, lotutako arriskuak identifikatuta eta ezarritako plana aplikatuta
- Produkzio-prozesuan laneko arriskuen prebentziorako eta ingurumen-babeserako
- Protokoloak eta neurriak aplikatzea, pertsonei, lan-inguruneari eta ingurumenari kalterik ez egiteko.