Euskal kultura ezagutzen

👹👺 Nafarroako Zubieta herrian egon gara gure ikasleek bertako inauteriak ezagut zitzaten. Hurrengo egunean Amaiur herrira jo genuen bertako errotan taloaren ekoizpenaz eta errotarien lanaz ikas zezaten. Bidai ederra benetan. 🫂👣

“Beti mugan” liburua irakurri ondoren Tartangako Normalkuntza taldeko ikasleak Nafarroan egon gara bi eguneko irteeran. Lehenengo egunean, euripean egin dugu Doneztebetik Zubietara doan Uraren bidea, bertako inauteriak ezagutzeko asmoz. Ikaragarria izan da.

Bigarren egunean, Amaiurko errotan ikasi dugu taloa egiten Feliperekin, eta gero herrian gora igoz gazteluraino, Euskal Herriaren historian murgildu gara paisaia zoragarriz inguraturik.

To top