Espainiako zeinu-mintzairaren erabiltzaile diren gor-itsuen sustapen-programak edo komunikazioko eta gizarte-sentsibilizazioko sistema alternatiboen programak garatzea, erabiltzaileen idiosinkrasia errespetatuz.
CP1: GORREN ETA GOR-ITSUEN SUSTAPENA ETA PARTAIDETZA
3.mailako ziurtagiri profesionala- C gradua
| Ikasgaiak | Orduak |
| Komunikazio, hizkuntza eta hizketa zailtasunak dituzten pertsonak gizarteratzeko metodologia | 99 |
| Gizarte sentsibilizazioa eta parte-hartzea | 99 |
| Zeinu-hizkuntza | 231 |
| Zeinu-mintzaiaren aplikazio-eremuak | 165 |
| Laneko arriskuen prebentzioa | 30 |
|
GUZTIRA
|
624 |
Besteren kontura lan egin ahalko duzu pertsona gorren, gor-itsuen, entzuteko desgaitasuna dutenen eta Espainiako zeinu-mintzairaren erabiltzaile diren komunikazio-zailtasunak dituztenen sustapenean, garapenean eta parte-hartzean, bai eta dinamizazio komunitarioan eta aukera-berdintasunaren sustapenean ere, pertsona horien kolektiboekin.
Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
- Gorren komunitatea garatzeko eragilea
- Gorren komunitatearen eragile dinamizatzailea
- Gor-itsuen komunitatea garatzeko eragilea.
- Komuniate gor-itsuaren eragile dinamizatzailea .
Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
- Beste C gradu bat (ziurtagiri profesionala)
- Ziurtagiri honekin erlazionatuta dagoen Goi Mailako Lanbide Heziketako D Gradua
Gai izango zara:
- Komunikazio-, hizkuntza- eta hizketa-zailtasunak dituzten pertsonak gizarteratzeko programak egiteko, indarrean dagoen lege-araudia aplikatuz eta genero-ikuspegia txertatuz.
- Komunikazio-, hizkuntza- eta hizketa-zailtasunak dituzten pertsonen komunikazioa sustatzeko, sistema alternatibo eta handigarriak eta ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoak hautatuz.
- Komunikazioa erabiltzaileari egokitzeko, egoera pertsonalean eta komunikazio-ingurunean izandako aldaketak kontuan hartuta.
- Zeinu-mintzaira erabiltzen duten pertsona gorren, gor-itsuen, entzuteko desgaitasuna dutenen eta komunikatzeko zailtasunak dituztenen eta entzuleen arteko komunikazioa ahalbidetzeko.
- Komunikazio-, hezkuntza-, prestakuntza- eta gizarteratze-arloko esku-hartze programak antolatu eta ezartzeko, komunikazio-, hizkuntza- eta hizketa-zailtasunak dituzten pertsonentzat.
- Pertsona gorren, gor-itsuen eta entzumen-desgaitasuna duten pertsonen komunikazio-isolamenduko egoerak eta komunikazio-zailtasunak prebenitzeko eta arintzeko esku-hartzeak egiteko.
- Komunikazio-, hizkuntza- eta hizketa-zailtasunak dituzten pertsonei aplikatutako komunikazio- eta gizarteratze-programak ebaluatzeko, eta horien egokitasuna eta erabiltzailearekiko egokitasuna baloratzeko.
- Zure lan-jardueraren aldaketa teknologikoek eta antolamendukoek eragindako lan-egoera berrietara egokitzeko.
- Zure mailari dagozkion zereginak autonomiaz eta erantzukizunez betetzeko, banaka edo lantalde bateko kide gisa.
- Eraginkortasunez komunikatzeko, zure lan-eremuan esku hartzen duten pertsonen autonomia eta gaitasuna errespetatuz.
- Kalitateari, irisgarritasun unibertsalari eta diseinuari buruzko arauak betetzeko, lanbide-jardueran eragina duten pertsona guztientzat.
- Espiritu ekintzailez eta ekimen pertsonalez jarduteko zure lanbide-jardueraren prozedurak aukeratzean edo aplikatzean.
- Zure eskubideak baliatzeko eta zure lanbide-jardueratik eratorritako betebeharrak betetzeko, indarrean dagoen legedian ezarritakoaren arabera, bizitza ekonomikoan, sozialean eta kulturalean aktiboki parte hartuz.
Irakaskuntza horietan sartzen dira laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko mailako jarduerak egiteko behar diren ezagutzak.