Elementu eta ekipo elektriko eta elektronikoak eta datuak transmititzeko sareak muntatzeko eta mantentzeko eragiketa osagarriak egitea, behar diren teknikak aplikatuz, adierazitako kalitatearekin lan eginez, dagozkion lan-arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko arauak betez.
CP2: Datuak eta dokumentuak grabatzeko, erreproduzitzeko eta tratatzeko jarduerak
1.mailako ziurtagiri profesionala- C gradua
| Ikasgaiak | Orduak |
| Ekipo elektriko eta elektronikoak | 231 |
| Datuak transmititzeko sareak instalatzea eta mantentzea | 144 |
| Lan arriskuen prebentzioa | 30 |
|
GUZTIRA
|
405 |
Este profesional ejerce su actividad por cuenta ajena en cualquier tipo de empresa o entidad de carácter privado o público, en todos los sectores productivos relacionados con el montaje y mantenimiento de instalaciones electrotécnicas de edificios, viviendas, oficinas, locales comerciales e industriales, supervisado por un nivel superior y estando regulada la actividad por el Reglamento Electrotécnico de Baja Tensión y por la Normativa de las Infraestructuras Comunes de Telecomunicaciones.
Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
- Behe-tentsioko instalazio elektrikoetako langilea.
- Satelite bidezko telebista hartzeko antenen muntatzaileen laguntzailea.
- Ekipo telefoniko eta telegrafikoen instalatzaileen eta konpontzaileen laguntzailea.
- Komunikazio-ekipoen eta -sistemen instalatzaileen laguntzailea.
- Instalazio telefonikoen instalatzaileen laguntzailea.
- Energia elektrikoa ekoizteko eta banatzeko industriako peoia.Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
- 1.mailako beste ziurtagiri profesional bat.
- Familia bereko 2.mailako Ziurtagiri Profesional bat.
Profesional hau gai izango da:
- Behe-tentsioko instalazio elektrikoak, instalazio domotikoak eta telekomunikazio-instalazioak muntatzeko edo mantentzeko materialak eta tresnak biltzea.
- Kanalizazioak eta hodiak muntatzea kalitate- eta segurtasun-baldintzetan eta ezarritako prozedurari jarraituz.
- Eraikinetako behe-tentsioko instalazio elektrikoetan eta instalazio domotikoetan kableak jartzea, teknika eta prozedura normalizatuak aplikatuz.
- Instalazio elektroteknikoetako ekipoak eta bestelako elementu osagarriak muntatzea, kalitate- eta segurtasun-baldintzetan eta ezarritako prozedurari jarraituz.
- Mekanizazio- eta lotura-teknikak aplikatzea instalazioak mantentzeko eta muntatzeko, haien premien arabera.
- Instalazioen oinarrizko probak eta egiaztapenak egitea, funtzionalak zein arauzkoak, tresna egokiak eta ezarritako prozedura erabiliz.
- Ekipoak eta instalazio-elementuak mantentzeko eta konpontzeko eragiketa osagarriak egitea, funtzionamendua bermatuz.
Irakaskuntza horietan sartzen dira laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko mailako jarduerak egiteko behar diren ezagutzak..