Inicio / C Graduak / Integración Social -CP1: ESKU-HARTZE SOZIALA ETA BITARTEKOTZA KOMUNITATE- ETA BIZIKIDETZA-EREMUAN

Integración Social -CP1: ESKU-HARTZE SOZIALA ETA BITARTEKOTZA KOMUNITATE- ETA BIZIKIDETZA-EREMUAN


Komunitate- eta bizikidetza-eremuan gizarteratzeko esku-hartzeak programatu, antolatu eta ebaluatzea, une oro hartzaileekiko errespetuzko jarrerarekin jardunez eta hartzaileentzat zein profesionalarentzat ingurune seguruak sortzea bermatuz, haien egoera pertsonala, familiarra eta/edo soziala hobetzeko helburuarekin.

CP1: ESKU-HARTZE SOZIALA ETA BITARTEKOTZA KOMUNITATE- ETA BIZIKIDETZA-EREMUAN

3.mailako ziurtagiri profesionala- C gradua

 

Ikasgaiak Orduak
Gizarte trebetasuanak 132
Lehen sorospenak 60
Esku-hartze sozialaren testuingurua 99
Bizikidetza unitateentzako arreta 165
Bitartekaritza komunitarioa 120
Komunikazi-sistema handigarriak eta alternatiboak 165
Esku-hartze sozialaren metodologia 132
Laneko arriskuen prebentzioa 30
GUZTIRA
903

 

Besteren kontura egin ahalko duzu lan pertsonentzako zerbitzuen sektorean: laguntzan, etxeko kudeaketan eta kudeaketa psikosozialean, eta komunitatearentzako zerbitzuen sektorean: arreta psikosoziala gizarte-desabantailan dauden kolektiboei eta pertsonei, komunitate-bitartekotza, aukera-berdintasuna sustatzen eta genero-indarkeriaren biktimen eta haien seme-alaben eskubideak defendatzen.

 

Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:

  • Prebentzioko eta gizarteratzeko programetako teknikariak.
  • Mota askotako egoitza-ekipamenduetako hezitzaileak.
  • Desgaitasuna duten pertsonen hezitzaileak.
  • Zentro irekietako monitoreak.
  • Gizarteratze-teknikariak.
  • Komunitateko bitartekariak
  • Kulturarteko bitartekariak.
  • Auzo- eta komunitate-bitartekariak

Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:

  • Beste C gradu bat (ziurtagiri profesionala)
  • Ziurtagiri honekin erlazionatuta dagoen Goi Mailako Lanbide Heziketako D Gradua
  • Gai izango zara:
    • Proiektuaren garapenarekin lotutako administrazio-jarduerak egiteko, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak aplikatuta, sortutako dokumentazioa kudeatzeko.
    • Gizarteratzeko proiektuen inplementazioa zuzentzeko, horiek gauzatzeko beharrezkoak diren jarduerak koordinatuz eta jarduerak kalitate-irizpideen arabera egiten direla gainbegiratuz.
    • Etxeko indarkeria prebenitzeko jarduerak diseinatzeko eta praktikan jartzeko, eta horien garapena ebaluatzeko.
    • Etxeko kudeaketan laguntzeko jarduerak antolatzeko, bizikidetza-unitatearen ezaugarrien arabera, eta jarduera horien garapena kontrolatzeko eta ebaluatzeko.
    • Laguntza psikosozialeko jarduerak antolatzeko eta garatzeko, pertsonen intimitatearekiko errespetuzko jarrera erakutsiz eta jarduera horien garapena ebaluatuz.
    • Pertsonen eta taldeen arteko bitartekaritza-lanak egiteko, partaidetza-teknikak eta gatazkak eraginkortasunez kudeatzeko teknikak aplikatuta.
    • Istripu- edo larrialdi-egoeretan lehen sorospenen arloan ezarritako protokoloak aplikatzeko
    • Zure lan-jardueraren aldaketa teknologikoek eta antolamendukoek eragindako lan-egoera berrietara egokitzeko.
    • Zure mailari dagozkion zereginak autonomiaz eta erantzukizunez betetzeko, banaka edo lantalde bateko kide gisa.
    • Eraginkortasunez komunikatzeko, bere lan-eremuan esku hartzen duten pertsonen autonomia eta gaitasuna errespetatuz.
    • Kalitateari, irisgarritasun unibertsalari eta diseinuari buruzko arauak betetzeko, lanbide-jardueran eragina duten pertsona guztientzat.
    • Espiritu ekintzailez eta ekimen pertsonalez jarduteko zure lanbide-jardueraren prozedurak hautatzean edo aplikatzean.

     

    Irakaskuntza horietan sartzen dira laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko mailako jarduerak egiteko behar diren ezagutzak.

Familia: Gizarte eta kultura zerbitzuak

Modelo: A (castellano)

Txanda: Arratsaldez
(Astelehenetik ostiralera - 15:00 a 21:30)

Informazioa eskatu









    To top