Honako lanbide hau izan dezakezu:
- Eraikinetan telekomunikazio-azpiegiturak, behe-tentsioko instalazio elektrikoak, makina elektrikoak, sistema domotikoak eta sistema automatizatuak muntatzea eta mantentzea.
| Moduluak | Orduak | Kurtso |
| Industria-automatismoak | 264 | 1. |
|
Elektroteknia
|
198 | 1. |
|
Barneko instalazio elektrikoak
|
297 | 1. |
|
Ingeles Profesionala
|
60 | 1. |
| Enpleagarritasunerako ibilbide pertsonala I | 120 | 1. |
| Produkzio sektoreei aplikatutako iraunkortasuna | 30 | 1. |
|
Elektronika
|
132 | 2. |
|
Eguzki-instalazio fotovoltaikoak
|
66 | 2. |
|
Banaketa-instalazioak
|
105 | 2. |
|
Etxebizitzetako eta eraikinetako telekomunikazioazpiegitura komunak
|
105 | 2. |
|
Instalazio domotikoak
|
126 | 2. |
|
Makina elektrikoak
|
126 | 2. |
| Enpleagarritasunerako ibilbide pertsonala II | 63 | 2. |
| Produkzio sektoreei aplikatutako digitalizazioa | 63 | 2. |
| Hautazko moduluak | 84 | 2. |
| Proiektu Intermodularra | 50 | 2. |
Erdi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, gutxienez honako baldintzetako bat bete behar da:
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatuaren titulua edukitzea
- Oinarrizko Lanbide Heziketaren titulua edukitzea.
- Lanbide Heziketako Teknikari titulua edukitzea.
- Erdi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko prestakuntza espezifikoko ikastaroa gainditu izana Hezkuntza Administrazioak baimendutako ikastetxe publikoetan edo pribatuetan.
- Erdi-mailako edo goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana, edo 25 urtetik gorakoak edo 45 urteko unibertsitatean sartzeko proba gainditu izana.
- C mailako prestakuntza-eskaintza gainditu izana, heziketa-zikloaren barruan.
- Uztailaren 18ko 659/2023 Errege Dekretuaren seigarren xedapen gehigarriaren 1. paragrafoan ezarritako erdi-mailako heziketa-zikloetan sartzeko titulazio baliokideren bat izatea egiaztatzea.
- Atzerriko ikasketak lehenago zerrendatutako tituluren batekin homologatzeko egiaztagiria. Homologatze-prozedura ebatzi gabe baldin badago, baldintzapean izena emateko txartela onartuko da.
Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
- Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
- Goi-mailako lanbide-heziketako ziklo batekin.
- Erdi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
- Batxilergoarekin, haren edozein modalitatetan.
Eraikinetan telekomunikazio-azpiegiturak, behe-tentsioko instalazio elektrikoak, makina elektrikoak eta sistema automatizatuak muntatzea eta mantentzea.
Profesional hau gai izango da:
- Instalazioak eta tresneriak konfiguratzeko eta kalkulatzeko.
- Behe-tentsioko banaketa-sareetako osagaiak eta elementu osagarriak muntatzeko.
- Eraikinetako instalazio elektrikoekin eta automatizatuekin eta telekomunikazio-azpiegiturekin lotzen diren tresnak eta kanalizazioak muntatzeko.
- Makina elektriko estatikoak eta birakariak instalatzeko eta mantentzeko.
- Instalazioak eta tresneria mantentzeko eta konpontzeko.
- Muntaiarekin eta mantentzearekin lotzen den logistika ezartzeko.
- Aurrekontuak, dokumentazio teknikoa eta administrazio-dokumentazioa lantzeko.
- Instalazioaren funtzionamendua egiaztatzeko.
Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.
Tituluaren lanbide-moduluen osotasunean ezarritako prestakuntzak bermatu egiten du Behe-tentsioko instalatzaile baimenduen txartelean eskatzen den jakintza-maila, bai oinarrizko kategorian, bai espezialistaren kategorian.