Kalitatea Topera

Kimika eta ingurumen osasuneko bigarren mailako ikasleak, Hazi fundazioak antolaturiko «Kalitatea topera» programan parte hartu dute. Ajuriako Berroja txakolindegian, «Bizkaiko txakolina» izendapena duen txakoliña egiteko prozedura osoa bertatik bertara ezagutu dute. Kortezubiko Barrenetxe baserrian berriz, Eusko labeldun haragia produkzitzeko jarraitu beharreko urrats eta kontrol guztien berri izan dute. Horrela, gure baserritarrek kalitatezko produktu konnpetitiboak merkaturatu ahal izateko egiten ari diren lana ikusteko aukera izan dute.

To top