Euskal kultura ezagutzen

2026/02/25

👹👺 Nafarroako Zubieta herrian egon gara gure ikasleek bertako inauteriak ezagut zitzaten. Hurrengo egunean Amaiur herrira jo genuen bertako errotan taloaren ekoizpenaz eta errotarien lanaz ikas zezaten. Bidai ederra benetan. 🫂👣 “Beti mugan” liburua irakurri ondoren Tartangako Normalkuntza taldeko ikasleak Nafarroan egon gara bi eguneko irteeran. Lehenengo egunean, euripean egin dugu Doneztebetik Zubietara doan Uraren […]

Read more »

🎮 GAMING ENCOUNTER 2025, 4. EDIZIOA 🎧🔥

2026/02/25

Laugarren urtez jarraian, GAMING ENCOUNTER jardunaldia antolatzeko aukera izan dugu. A3D eta DVRVko ikasleen diseinuen aurkezpenez gozatu dugu, baita zuzeneko bideo-joko txapelketaz ere: “Tartanga Master Championship 2025”. 🎥 RPAko 2. mailako zikloa arduratu da ekitaldia koordinatzeaz eta multicamera bidezko streaming-eko errealizazioa egiteaz. 🎶 Soinuko ikasleek zuzeneko eta streaming-eko soinuaz arduratu dira.

Read more »

Hazi Kalitatea topera

2025/12/19

2QSA-ko ikasleak Hazi-ren Kalitatea topera programan parte hartu dute. Eusko labeldun tomatea nola ekoizten den  ezagutzeaz gain,  Euskal okela zigilua duen abere ustiategi bat bisitatzeko aukera izan dute.

Read more »

Euskal literatura klasikoa sustatzen, komunitatearen ahotsarekin

2025/06/06

Ekainaren 5ean, Bilboko Arriaga Antzokian, Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatutako Klasikoen Irakurketa Etenik Gabearen XVIII. edizioa ospatu zen, non 1804an argitaraturiko Bizenta Mogelen Ipui onac lana ehunka ahotsaren bidez irakurri zen. Ekimen garrantzitsua izan zen atzokoa, euskal literatura eta Europako literatura klasikoa lotzen dituelako, alegia literatura-generoari lekua egiten diolako eta emakume batek euskaraz publikatutako lehen obra […]

Read more »

CIFP Tartanga LHIIko ikasleen arrakasta Erandioko Gure! Jaialdian

2025/03/20

Joan den otsailaren 21ean eta 22an, CIFP Tartanga LHIIko ikasleek nabarmendu ziren Erandioko Gure! Jaialdiaren antolaketan. Kultur jaialdi honek, kontzertuak, antzerkia eta publiko guztientzako jarduerak barne, arrakasta handia izan zuen Ikus-entzunezkoen eta Ikuskizunen Ekoizpeneko zikloko ikasleen ahaleginari eta dedikazioari esker. Gainera, Gure! Jaialdia 2025 jasangarritasun konpromisoagatik nabarmendu zen, Erronka Garbia metodologia jarraituz ekitaldi iraunkorrak egiteko. […]

Read more »

CIFP Tartanga LHIIk “Film Sozialak” Zinema Ikusezinaren Jaialdia bizi du bere 16.edizioan

2024/10/17

Irailaren 30an eta urriaren 1ean, gure zentroak Film Sozialak Zinema Ikusezinaren Jaialdian modu aktibo batean parte hartzeko aukera izan zuen. Ekitaldi aste hau, Bizkaia Aretoan (Bilbon) egindako Kultura, Komunikazio eta Garapenaren Nazioarteko Topaketara joan ginenean hasi zen. Bertan kulturak gizarte-eraldaketan duen eraginari buruzko funtsezko gaiak jorratu ziren. Urriaren 7tik 11rako astean film labur ugari proiektatu […]

Read more »
To top