Irailaren 30an eta urriaren 1ean, gure zentroak Film Sozialak Zinema Ikusezinaren Jaialdian modu aktibo batean parte hartzeko aukera izan zuen. Ekitaldi aste hau, Bizkaia Aretoan (Bilbon) egindako Kultura, Komunikazio eta Garapenaren Nazioarteko Topaketara joan ginenean hasi zen. Bertan kulturak gizarte-eraldaketan duen eraginari buruzko funtsezko gaiak jorratu ziren.
Urriaren 7tik 11rako astean film labur ugari proiektatu ziren gure ikastetxean eta heziketa-zikloetako desberdinetado ikasleek horietaz gozatu zuten. Aldi berean, Gizarte Integrazioko graduko ikasleok taldeka, institutuan hainbat jarduera diseinatzeaz eta aurrera eramateaz arduratu gara; hezkuntza-komunitatea jaialdiari buruz sentsibilizatzen aritu zen, elkarrizketa eta parte-hartze aktiboa sustatuz. Beste talde batek patio-orduak dinamizatu zituen. Bertan, jarduera gastronomiko eta ludikoen bidez, Kolonbia, Maroko eta Espainia bezalako herrialdeetako aberastasun kulturala ezagutzera eman zen. Azkenik, astea amaiera artistiko batekin amaitu zen, non beste talde batek egindako itzal-antzerki hunkigarri bat aurkeztu zen, jaialdiaren espiritua eta bere balioak bereganatu zituena.
Aste aberasgarria izan zen, artearen eta kulturaren bitartez errealitate sozial ezberdinak ezagutzeko aukera eman diguna.