KCD elkarteak CIFP Tartanga LHII aukeratu du aurten Zine Ikustezinaren irekiera egiteko.
Prentsaurrekoan Tartangako zuzendariak harrera egin, Josebe, Gizarteratze zikloko irakasleak urteetako esperientziaren aipamena egin eta Izei eta Markel Gizarteratze eta Errealizazio zikloetako ikasleek film sozialak berain bizitza pertsonalean eta ikasketetan duen eragaina ere kontatu ziguten. Aipamen berezia prentsaurrekoan gurekin izan eta 18.edizioan beraien filmekin parte hartu duten Comparsa-ko Lesli, Equipo Maiz-eko Elsy eta CAJAR-eko Alejandrari. Baita, Bizkaiko instituzio desberdinetatik hurbildu zirenei.
Ohore bat da guretzat 17.urteetan KCD eta Cine Invisible delakoarekin bidelagunak izatea. Urte hauetan, gure ikastetxean bakarrik, 10.200 ikaslek izan dute errealitate, gizate antolakuntza eta giza baldintza desberdinen berri.
Hurbildu zaitezte aste honetan zehar zinema aretoetara!
