PROIEKTUA Hariz Hari: Ehungintzaren Bigarren Bizitza

PROIEKTUAREN LABURPENA

Proiektu honen helburu nagusia ehungintzako hondakin konplexuei erantzun teknologiko aurreratua ematea da, kudeaketa tradizionaletik harago material-balio altua berreskuratzeko eta ekonomia zirkularra sustatzeko. Horretarako, ekimenak sailkapen optiko adimenduna (NIR espektroskopia bidezkoa) eta balorizazio-bide ezberdinak —mekanikoak, kimikoak zein entzimatikoak— integratzen ditu, hondakin mota bakoitzari tratamendurik eraginkorrena emateko eta kalitatezko lehengai berriak lortzeko. Azkenik, garapen teknologiko hori dimentsio sozial zein hezitzailearekin osatzen da, hondakinen eragina aztertuz eta sentsibilizazio-ekintzak bultzatuz One Health ikuspegitik, ingurumenaren eta osasunaren babesa ardatz hartuta.

PROIEKTUA ENTITATEAK
Hariz Hari: Ehungintzaren Bigarren Bizitza CIFP Don Bosco LHII
CIFP Tartanga LHII
BeKoop Kooperatiba
Gipuzkoako Foru Aldundia

To top