Klasikoen XIX. Irakurketa Jarraitua

Bilbo Zaharra euskaltegiaren eskutik, ekainaren 4an ospatu zen Klasikoen XIX. Irakurketa Jarraitua Bilboko Arriaga Antzokian, eta aurten irakurri den liburua Txillardegik idatzitako Leturiaren egunkari ezkutua da.

1957. urtean argitaratua, “Leturiaren egunkari ezkutua” dugu lehen euskal nobela modernoa, hainbat adituen arabera. Obra honek berrikuntza handia ekarri zuen euskal literaturan, bai formaren aldetik bai gaien aldetik.  Liburu honekin, Txillardegik sorkuntzarako zelai berria zabaldu zuen eta bidea urratu zuen ondoren etorri ziren idazle handientzat (Saizarbitoria, Atxaga…). Euskal literaturaren ibilbidean, hortaz, mugarria izan zen Leturiaren egunkari ezkutua, eta Klasikoen Irakurraldi Jarraituaren XIX. edizioak ekarpen hori omendu nahi du.
 Literaturaren eta euskararen inguruko festa handia izan zen! Euskara ikasten ari diren euskaltegiko ikasleekin batera makina bat pertsona hurbildu ziren Arriaga Antzokira lan horretako pasarteren bat irakutzeko xedez, Tartanga LHII ere bertan izan zen.
To top