Ikaskuntza kostaldean: Azterketa ingurumenekoa Azkorrin AZTERTU programarekin

Kimika eta ingurumen osasuneko ikasleek Azkorri hondartzako ingurunea zuzenean ezagutzeko aukera izan zuten, bertako biodibertsitatea, geologia, inguruko historia eta berezitasunak deskubritzeko, baita itsasoko uraren kalitatea ikertzeko ere!

Aztertu programako 2 hezitzaileren eskutik, Flysh-aren ezaugarriak, espezie inbaditzaileak eta apo lasterkaria ezagutzeko aukera izan genituen. Horrez gain, uren azterketa fisiko-kimiko eta mikrobiologikoa ikertu genituen, CIFP Tartanga LHII ekipo portatilak erabilita!

AZTERTU Ingurumen Hezkuntzako programa bat da, ingurumena ezagutuz eta herritarren parte-hartzea bultzatuz ingurumena zaintzeko beharraz ohartarazi eta kontzientziatu nahi duena, eta, aldi berean, gizakiaren eta ingurunearen arteko harreman jasangarria bilatzen duena.

Ekintza hauen bidez, kimika eta ingurumen osasuneko ikasleek, praktikan jartzen dituzte “Uren kontrola” eta  “Organismo kaltegarrien kontrola” moduluetan ikasitakoa,  4., 13., 14 eta 15. GJH landuz.

Esperientzia paregabea!

To top