CIFP Tartanga LHII

Centro integrado de formación profesional. Lanbide heziketako ikastexe integratua.

Euskal kultura ezagutzen

/

👹👺 Nafarroako Zubieta herrian egon gara gure ikasleek bertako inauteriak ezagut zitzaten. Hurrengo egunean Amaiur herrira jo genuen bertako errotan taloaren ekoizpenaz eta errotarien lanaz ikas zezaten. Bidai ederra benetan. 🫂👣 “Beti mugan” liburua irakurri ondoren Tartangako Normalkuntza taldeko ikasleak Nafarroan egon gara bi eguneko irteeran. Lehenengo egunean, euripean egin dugu Doneztebetik Zubietara doan Uraren […]

Read more »

🎮 GAMING ENCOUNTER 2025, 4. EDIZIOA 🎧🔥

/

Laugarren urtez jarraian, GAMING ENCOUNTER jardunaldia antolatzeko aukera izan dugu. A3D eta DVRVko ikasleen diseinuen aurkezpenez gozatu dugu, baita zuzeneko bideo-joko txapelketaz ere: “Tartanga Master Championship 2025”. 🎥 RPAko 2. mailako zikloa arduratu da ekitaldia koordinatzeaz eta multicamera bidezko streaming-eko errealizazioa egiteaz. 🎶 Soinuko ikasleek zuzeneko eta streaming-eko soinuaz arduratu dira.

Read more »

🌱 ASTE BERDEA OSPATU DUGU TARTANGAN 🌻

Hall-ean “Izkutuko kutsatzaileen” inguruko sentsibilizazio kanpaina aurrera eraman dute gure 2QSA-ko ikasleek. Bestalde, GJH-en inguruko Hall Scape-a ere antolatu dute eta hainbat talde bertaratu dira. Lan bikaina egin dute!

Read more »

🔌💡 “REWORKING ETA REBALLING DE BDA ‘s” master class 2. mailako Mantentze Elektronikoko ikasleentzat.

/

Klasea RUBÉN HIDALGOk eman du “, SMD teknologia duten ekipo profesional elektronikoak konpontzeko profesionalak. Gela horretan izan dira 2MELeko ikasleak, Jon, gure institutuko praktiketako irakaslea, eta Vanesa Dubos, Musique Bilbaoren jabea (audio-ekipo profesionalak konpontzeko denda). SMD teknologia eta, bereziki, BGAak (Ball Grid Array) dira mikroprozesadoreen euskarri elektronikoak eta gero eta ekipo elektroniko gehiago. “Txip” horien […]

Read more »

Hazi Kalitatea topera

/

2QSA-ko ikasleak Hazi-ren Kalitatea topera programan parte hartu dute. Eusko labeldun tomatea nola ekoizten den  ezagutzeaz gain,  Euskal okela zigilua duen abere ustiategi bat bisitatzeko aukera izan dute.

Read more »

GABONAK HELDU DIRA

/

Tartanga Gabonetako motiboekin apaindu da, gizarte gaiekin hertsiki lotuak daudenak eta GJH-etan oinarrituta. Material berrerabiliak kontutan izanik hainbat apaingarri sortuak izan dira. Bestalde, zenbait sinbolo eta keinu isladatu dira. Hurbildu, Aztertu eta Asmatu! CIFP Tartanga LHII-k Gabon zoriontsuak opa dizkizue.

Read more »

Euskal literatura klasikoa sustatzen, komunitatearen ahotsarekin

/

Ekainaren 5ean, Bilboko Arriaga Antzokian, Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatutako Klasikoen Irakurketa Etenik Gabearen XVIII. edizioa ospatu zen, non 1804an argitaraturiko Bizenta Mogelen Ipui onac lana ehunka ahotsaren bidez irakurri zen. Ekimen garrantzitsua izan zen atzokoa, euskal literatura eta Europako literatura klasikoa lotzen dituelako, alegia literatura-generoari lekua egiten diolako eta emakume batek euskaraz publikatutako lehen obra […]

Read more »

Ikaskuntza kostaldean: ingurumen-analisia Azkorrin AZTERTU programarekin

/

Kimika eta ingurumen osasuneko ikasleek Azkorri hondartzako ingurunea zuzenean ezagutzeko aukera izan zuten, bertako biodibertsitatea, geologia, inguruko historia eta berezitasunak deskubritzeko, baita itsasoko uraren kalitatea ikertzeko ere! Aztertu programako 2 hezitzaileren eskutik, Flysh-aren ezaugarriak, espezie inbaditzaileak eta apo lasterkaria ezagutzeko aukera izan genituen. Horrez gain, uren azterketa fisiko-kimiko eta mikrobiologikoa ikertu genituen, CIFP Tartanga LHII […]

Read more »

Erasmus+: Tartangako irakasleak La Sapienza Unibertsitatea ezagutzera joan dira

/

CIFP Tartanga LHIIko 4 irakasle Roman egon dira Erasmus+ programaren bidez, la Sapienza de Roma Unibertsitatean @sapienzaroma, datorren ikasturtera begira Kimika eta Ingurumen Osasuneko ikasleentzako mugikortasuna adosteko. Roma eta Rietiko fakultateak ikusi dituzte eta bertako zikloan lantzen dena aurkeztu diete bertako ikasle eta irakasleei.

Read more »

Aimane Bahraoui, Aetel Junior-Laboratorio Sariaren irabazlea

/

Aimane Bahraouik, CIFP Tartanga LGHII-ko Laborategi Kliniko eta Biokimikoko Goi Mailako Teknikari Zikloaren bigarren mailako ikasleak, Aetel Junior-Laboratorio Saria irabazi du, Espainiako Laborategiko Teknikarien Elkarteak ikerketarako hasierari ematen dion saria, bere lan bikainagatik: ‘Minbizi anitzeko diagnostiko goiztiarra ADN metilazio profilak eta adimen artifiziala oinarri dituen likido biopsiaren bidez’. Zorionak Aimane!

Read more »
To top