Inicio / Espezializazio ikastaroak / Bideo-jokoen eta errealitate birtualaren garapena

Bideo-jokoen eta errealitate birtualaren garapena


Moduluak Orduak Kurtsoa
Bideo-jokoen programazioa eta motorrak.
264 1.
Diseinu grafikoa 2Dn eta 3Dn.
132 1.
Sareko programazioa eta adimen artifiziala.
198 1.
Errealitate birtuala eta errealitate areagotua.
297 1.
Diseinu, kudeaketa, argitalpena eta produkzioa.
66 1.
Prestakuntza praktiko duala enpresan. 240 1.
Kurtsoa Guztira 900

 

Hauek dira espezializazio-ikastaro honetarako sarbidea ematen duten tituluak:

  • Plataforma Anitzeko Aplikazioak Garatzeko Goi-mailako Teknikaria.
  • Web Aplikazioen Garapeneko Goi-mailako Teknikaria.
  • Sareko Informatika-sistemen Administrazioko Goi-mailako Teknikaria.
  • 3d Animazioetako, Jokoetako eta Ingurune Elkarreragileetako Goi-mailako Teknikaria.

Sartzeko beste titulazio batzuk:

  • Lanbide-heziketako goi-mailako teknikaria, aurrekoak ez bezalakoa, eta ikastaroaren arloan esperientzia dutela egiaztatzen dutenak.
  • Beste titulazio batzuk, ikasturtea arrakastaz jarraitzeko aldez aurreko ezagutza egokiak egiazta ditzaketenak.

Espezializazio-ikastaro hau gainditu eta horren ziurtagiria lortu duten ikasleek aukera izango dute bideo-jokoen sektoreko enpresa publiko eta pribatuetan jarduteko, baita bideo-jokoen garapenerako beren estudio propioa sortzeko ere.

Lanposturik adierazgarrienak dira:

  • Bideo-jokoen programatzailea (Game Developper)
  • Bideo-jokoak probatzeko arduraduna (Game Tester)
  • Bideo-jokoa sortzeko prozesuaren arduraduna (Game Designer)
  • Bideo-jokoen 2D eta 3D diseinatzaile grafikoa (Game Artist)
  • Bideo-jokoen garatzaile independentea (Indie Game Developer)
  • Errealitate birtualeko, errealitate areagotuko eta errealitate mistoko aplikazioen garatzailea
  • Bideo-jokoetarako adimen artifizialean aditua

Zer irtenbide profesional izango ditut?

  • Profesional honen jarduera askotariko gailuetarako bideo-jokoak garatzean datza. Horretarako, garapen-fase guztietan esku hartzeko aukera ematen dioten azken belaunaldiko tresnak erabiltzen ditu, baita errealitate birtual eta areagotuko aplikazio interaktiboak ere.
  • Bideo-joko bat diseinatzeko dokumentazioa sortzen (Game Design Document).
  • Bideo-joko baten sorkuntza-prozesu baten etapak ezartzen, definiziotik hasi eta argitalpen eta zabalkundera arte.
  • Bideo-jokoen motorren funtzionaltasunak zehazten.
  • Bideo-jokoetara bideratutako programazio aurreratuko oinarriak garatzen.
  • Bideo-jokoetako ekintzetarako beharrezkoak diren fisika-sistemako oinarrizko elementuak identifikatzen.
  • Bideo-jokoen erabiltzailearen interfazea diseinatzen.
  • Bideo-joko baten alderdirik artistikoenak arte kontzeptualeko ilustrazioen garapenaren bidez zehazten.
  • Diseinu grafikoko tresnen funtzionaltasunak zehazten.
  • 2D bideo-jokoen diseinu grafikoa eta alderdi artistikoak konfiguratzen.
  • 3D bideo-jokoen diseinu grafikoa eta alderdi artistikoak konfiguratzen.
  • Mailen karga eta jokagarritasuna optimizatzeko hobekuntzak hautematen.
  • Sareko eta jokalari anitzeko bideo-jokoak garatzen.
  • Bideo-jokoei adimen artifizialeko kontzeptuak aplikatzen.
  • Errealitate birtual eta areagotuko aplikazioak garatzen.
  • Errealitate birtualaren bidez, ikaskuntzarako bideo-jokoak (serious games) garatzen.
  • Bideo-jokoak gailu batzuetarako eta besteetarako eskuragarri dauden plataformetan argitaratzen.

Familia: Informatika eta komunikazioak

Iraupen: 900 or.
- Lehen urtea: 900 or.
- Bigarren urtea: -

Modelo: A (Gaztelera)

Txanda: Arratsaldez

Informazioa eskatu









    To top