Profesional honek telekomunikazio-tresneria eta -sistemak, sistema mikroprozesatuak, banda zabaleko sareak, telematika, irrati-komunikazioak eta audio- eta bideo-tresneria industriala eta profesionala mantentzera eta konpontzera zuzentzen diren zerbitzu-sektoreko enpresa pribatuetan zein publikoetan egiten du lan, norberaren kontura edo besteren kontura.
Moduluak | Orduak | Kurtsoa |
Zirkuitu elektroniko analogikoak
|
231 | 1. |
Tresneria mikroprogramagarria | 264 | 1. |
Ahots- eta datu-tresneriaren mantentze-lanak
|
198 | 1. |
Elektronika industrialeko tresneriaren mantentze-lanak
|
198 | 1. |
Laneko prestakuntza eta orientabidea
|
99 | 1. |
Irrati-komunikazioko tresneriaren mantentze-lanak
|
120 | 2. |
Audio-tresneriaren mantentze-lanak
|
60 | 2. |
Bideo-tresneriaren mantentze-lanak
|
60 | 2. |
Tresneria elektronikoa muntatzeko eta mantentzeko teknikak eta prozesuak
|
200 | 2. |
Mantentze-lan elektronikoen azpiegiturak eta garapena
|
60 | 2. |
Mantentze-lan elektronikoen proiektua
|
50 | 2. |
Enpresa eta ekimen sortzailea
|
60 | 2. |
Ingeles teknikoa
|
40 | 2. |
Lantokiko prestakuntza
|
360 | 2. |
Zikloa Guztira | 2000 |
Goi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, honako baldintza hauetako bat bete behar da:
- Batxiler-titulua edo batxilergoko ikasgai guztiak gainditu izanaren ziurtagiria izatea.
- BBBeko 3. maila gaindituta izatea (Batxilergo Bateratu Balioaniztuna): Ziurtagiri akademiko baten bidez egiaztatzea gainditu direla batxiler-titulua lortzeko irakasgai guztiak, irakaskuntzen hirugarren ikasturtea amaitu ondoren, Hezkuntzari eta Hezkuntzaren Erreforma Finantzatzeari buruzko abuztuaren 4ko 14/1970 Lege Orokorrak araututakoaren arabera. EFP/1210/2021 Agindua, azaroaren 2koa, aurreko hezkuntza-sistemako ikasketa eta titulu jakin batzuen baliokidetasuna ezartzen duena, lanbide-heziketako irakaskuntzetan sartzeko.
- Batxilergo esperimentaleko edozein modalitatetako bigarren maila gainditu izana.
- Teknikari-titulua izatea (erdi-mailako lanbide-heziketa).
- Goi-mailako teknikariaren edo teknikari espezialistaren titulua edo baliokidea izatea ondorio akademikoetarako.
- Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea gainditu izana.
- Unibertsitate-titulua edo baliokidea izatea.
- Goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana (gutxienez 19 urte izan behar dira proba egiten den urtean, edo 18 teknikari-titulua dutenen kasuan).
- 25 urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba gainditu izana.
Lanak:
- Irrati- eta telebista-sistemetako tresneria eta ikus-entzunezko produkzio-sistemetako tresneria gainbegiratzeko eta egiaztatzeko teknikaria.
- Irrati- eta telebista-sistemak eta ikus-entzunezko eta irrati-difusioko produkzio-sistemak konpontzeko eta mantentzeko teknikaria.
- Irrati-difusioko sistemetako tresneria gainbegiratzeko eta egiaztatzeko teknikaria.
- Sistema domotikoetako, sistema immotikoetako eta segurtasun elektronikoko sistemetako tresneria gainbegiratzeko eta egiaztatzeko teknikaria.
- Sistema domotikoak, sistema immotikoak eta segurtasun elektronikoko sistemak konpontzeko eta mantentzeko teknikaria.
- Sare lokaletako eta sistema telematikoetako tresneria gainbegiratzeko eta egiaztatzeko teknikaria.
- Sare lokaletako eta sistema telematikoetako tresneria konpontzeko eta mantentzeko teknikaria.
- Irrati-lotuneetako sistemak gainbegiratzeko, egiaztatzeko eta kontrolatzeko teknikaria.
- Audio- eta bideo-tresneria profesionala eta industria-tresneria konpontzeko eta mantentzeko teknikaria.Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
- Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
- Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
- Unibertsitate-ikasketekin, indarrean dagoen araudiaren araberako baliozkotzeak ezarrita.
- Zirkuitu elektronikoak konfiguratzea, blokeko egitura ezagututa.
- Zirkuitu elektroniko analogikoen eta digitalen parametroak kalkulatzea, sarrera/irteerako etapen balioak identifikatuta, baita seinalearen egokitzapenekoak eta tratamendukoak ere.
- Zirkuitu analogiko mikroprogramagarrien eta elektronika digitaleko zirkuitu mikroprogramagarrien funtzionamendua egiaztatzea, neurtzeko tresneria eta analisi eta konfigurazioko software-sistemak erabilita.
- Mantentze-aurrekontua lantzea, alderdi teknikoak eta ekonomikoak erkatuta, irtenbiderik onena eskaintzeko.
- Mantentze zuzentzailerako esku-hartzeak zerbitzu-mailaren arabera antolatzea eta kudeatzea, giza baliabideak eta baliabide materialak optimizatuta.
- Materialen eta tresneriaren hornidura eta biltegiratzea kudeatzea, logistika zehaztuta eta izakinak kontrolatuta.
- Mantentze-lanak egitea, tresneriaren eta sistemen dokumentazio teknikoa eta baldintzak kontuan izanik.
- Tresnerian eta sistemetan disfuntzioak edo matxurak diagnostikatzea, hautemandako sintomak, erabiltzaileak emandako informazioa, informazio teknikoa eta instalazioaren historiala abiapuntu izanik.
- Mantentze prebentibo, zuzentzaile eta prediktiboko prozesuak gainbegiratzea eta/edo gauzatzea, denborak eta emaitzen kalitatea kontrolatuta.
- Tresneria eta sistema elektronikoak zerbitzuan jartzea, eta, horretarako, haren funtzionamendua onarpen-parametro teknikoen barruan dagoela ziurtatzea eta kalitate- eta segurtasun-baldintzak ziurtatzea.
Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.
Familia: Elektronika
Iraupen: 2000 or.
- Lehen urtea: 990 or.
- Bigarren urtea: 1010 or.
Modelo: A (Gaztelera)
Txanda: Goizez
Metodologia: Erronketan oinarritutako metodologia