Inicio / Goi maila / Sistema elektroteknikoak eta automatizatuak

Sistema elektroteknikoak eta automatizatuak


Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio honekin?

  • Behe-tentsioko instalatzaile baimendua. Oinarrizko txartela eta espezialitateak.
  • Telekomunikazio-tresneria eta -sistemak instalatzea eta mantentzea.

 

Moduloak Orduak Kurtsoa
Telekomunikazio-azpiegitura komunen instalazioetako prozesuak
165 1.
Instalazio elektrikoetako teknikak eta prozesuak
198 1.
Instalazio elektrikoen dokumentazio teknikoa
66 1.
Sistema eta zirkuitu elektrikoak
165 1.
Instalazio elektrikoen konfigurazioa
198 1.
Instalazio elektrikoak muntatzeko eta mantentzeko kudeaketa
99 1.
Laneko prestakuntza eta orientabidea
99 1.
Instalazio domotiko eta automatikoetako teknikak eta prozesuak
180 2.
Sare elektrikoen eta transformazio-zentroen garapena
160 2.
Instalazio domotiko eta automatikoen konfigurazioa
160 2.
Sistema elektrotekniko eta automatizatuen proiektua
50 2.
Ingeles teknikoa
40 2.
Enpresa eta ekimen sortzailea
60 2.
Lantokiko prestakuntza
360 2.
Zikloa Guztira 2000

Goi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, honako baldintza hauetako bat bete behar da:

  • Batxiler-titulua edo batxilergoko ikasgai guztiak gainditu izanaren ziurtagiria izatea.
  • BBBeko 3. maila gaindituta izatea (Batxilergo Bateratu Balioaniztuna): Ziurtagiri akademiko baten bidez egiaztatzea gainditu direla batxiler-titulua lortzeko irakasgai guztiak, irakaskuntzen hirugarren ikasturtea amaitu ondoren, Hezkuntzari eta Hezkuntzaren Erreforma Finantzatzeari buruzko abuztuaren 4ko 14/1970 Lege Orokorrak araututakoaren arabera. EFP/1210/2021 Agindua, azaroaren 2koa, aurreko hezkuntza-sistemako ikasketa eta titulu jakin batzuen baliokidetasuna ezartzen duena, lanbide-heziketako irakaskuntzetan sartzeko.
  • Batxilergo esperimentaleko edozein modalitatetako bigarren maila gainditu izana.
  • Teknikari-titulua izatea (erdi-mailako lanbide-heziketa).
  • Goi-mailako teknikariaren edo teknikari espezialistaren titulua edo baliokidea izatea ondorio akademikoetarako.
  • Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea gainditu izana.
  • Unibertsitate-titulua edo baliokidea izatea.
  • Goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana (gutxienez 19 urte izan behar dira proba egiten den urtean, edo 18 teknikari-titulua dutenen kasuan).
  • 25 urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba gainditu izana.

Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:

  • Profesional honek batik bat zeregin hauetan diharduten enpresetan garatzen du bere jarduera: eraikinen ingurunean xede bereziak dituzten instalazio elektrikoen, sistema domotiko eta immotikoen instalazioaren, eraikinetako telekomunikazio-azpiegituren, behe tentsioko sare elektrikoen eta sistema automatizatuen muntaia eta mantentze-lanak kudeatu eta ikuskatzea.

Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:

  • Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
  • Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
  • Unibertsitate-ikasketekin, indarrean dagoen araudiaren araberako baliozkotzeak ezarrita.
  • Behe tentsioko erregelamendu elektroteknikoaren esparruan, instalazio elektroteknikoak muntatzeko eta mantentzeko lanak kudeatzea eta gainbegiratzea eta proiektuak garatzea. Konpetentziaren beste helburu bat da telekomunikazio-azpiegitura komunen instalazioen mantentze-lanak gainbegiratzea, ezarritako dokumentazio teknikotik, zehaztapenetatik, arauditik eta prozeduretatik abiatuta, funtzionamendua, kalitatea, segurtasuna eta ingurumenaren zaintza ziurtatuta.
  • Instalazioei/sistemei buruzko zehaztapenen txostena egitea, proiektuak edo memoria teknikoak prestatzeko datuak lortu ondoren.
  • Instalazioen tresneriaren eta elementuen ezaugarri teknikoak kalkulatzea, indarrean dagoen araudia eta bezeroaren eskakizunak betetzeko.
  • Instalazioak eta sistemak arauzko zehaztapenen eta jarraibideen arabera konfiguratzea.
  • Dokumentazio teknikoa edo obraren ezaugarriak abiapuntu izanik, instalazioen muntaia eta protokoloak planifikatzea.
  • Obraren muntaia-programatik eta plan orokorretik abiatuta, instalazioen muntaia abian jartzea.
  • Instalazioak muntatzeko prozesuak ikuskatzea, obra-baldintzetara egokitzen diren egiaztatzea eta haien aurrerapena kontrolatzea, enpresaren helburuak betetzeko.
  • Instalazioak mantentzeko prozesuak ikuskatzea, denborak eta emaitzen kalitatea kontrolatuta.
  • Instalazioak zerbitzuan jartzea, eskakizunak betetzen direla ikuskatu, eta kalitate- eta segurtasun-baldintzak ziurtatu ondoren.

Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.

Familia: Elektrizitatea

Iraupen: 2000 or.
- Lehen urtea: 990 or.
- Bigarren urtea: 1010 or.

Modelo: A (Gaztelera)

Txanda: Goizez

Metodologia: Erronketan oinarritutako metodologia

Informazioa eskatu









    To top