Maker Gela Tartangan

Nolabait definitzeko, maker bat bere eskuekin egiten duenaren bidez ikasten duen pertsona bat da. Horretarako fabrikazio digitalerako teknologiak eta  komunitateak sortutako baliabideak erabiltzen ditu eta ikasitakoarekin horiei bere aportazioa egiten die bueltan.

 

Modu honetan makerrek euren proiektuak elkarlanean aurrera eramateko espazio teknologikoak behar dituzte: fabrikazio digitalerako makinak izateaz gainera ezagutza partekatzeko espazioak, teknologiarekin esperimentatzeko eta elkarrekin ikasteko topaleku.
Horregaitik Tartangak ezin du Maker kulturatik at egon eta gure hezkuntza komunitatearentzako, ikasle zein irakasleentzako espazio berri bat ireki dugu.
Espazio honek hurrengo teknologia edo makinak batzen ditu:
1- 3D prototipadorako inprimagailuak (ABS, PLA eta TPU materialak inprimatzeko)
2- Ordenagailuz kontrolatutako laser-ebakitzaile bat, 2D zatietatik abiatuta 3D egiturak mihiztatzeko
3- Biniloak ebakitzeko ploterra
4- Elektronikako instrumentazio gunea (soldadore, oszilokopio,…)
5- Kostu txikiko prozesadoreetarako programazio-tresnak (Arduino, ESP32, makey-makey, m5staick,…)
6- Brikolajerako eskuzko makineria: taladroa, serrak,…
Hau guztia bi espazio desberdinetan banatu izan dugu:
– Espazio Garbia: Fabrikazio digitalerako sistemak eta alor elektronikoa
– Espazio zikina: Brikolajerako erramintak
To top